XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.1.1.4.- Zer postura dute euskararekiko Datu hauetan agertzen den postura argi eta garbi euskararen aldekoa da.

Erabateko bataz bestekoek ez dute inolako zalantza biderik uzten.

Enplegatuen %86,7 euskararen aldeko agertzen da; %10,6 indiferente; eta %2,7 euskararen aurkako.

Euskararen aurkako gutxiengoa oso urria da, eta urria baita ere indiferentzia agertzen dutenen kopurua.

Euskararen aldeko jarreraren pisua hain da handia, ze aurkakoan eta indiferentean kopuruak batu eta hala ere ez dute bataz besteko nabarmenik lortzen.

Esan dezakegu, beraz, euskararen aldeko erizkidetasuna ia-ia erabatekoa dela.

Baina gaiaren garrantziak ñabardura batzuk argitzea eskatzen du, eta zeregin hau amaierako utziko dugu.

Datuak sailka aztertuz gero zera ikusten dugu: euskararen aldeko jarrera Diputazioko Jauregitik kanpo lan egiten dutenen artean nabarmenagoa dela Jauregian aritzen direnen artean baino.

Sailkako azterketa honetan ikusten dugunez diferentziak beste koadroetan baino txikiagoak dira.

Sail guztietan gehiengoa euskararen alde agertzen da.

Indiferenteagoa agertzen dira Ekonomia, Aurrekontua eta Finantz Kontrola saila, eta Osasun eta Gizartea Ongizate saila, batez ere lehenengoan, %31 baita indiferentea agertzen dena.

Aurka, berriz, argi eta garbi nabarmentzen da Ingurunea, Urak eta Saneamendu saila, egoera hau %23,3 mantentzen bait du.